ESZENA

“Bernarda klownaren etxea” Baga taldearen eskutik

Zurriola Antzerki Eskolako Baga antzerki taldeak Bernarda klownaren etxea taularatuko du abenduaren 4an, 20:00etan, Donostiako Gasteszenan.

Bernarda Albaren Etxea lan sonatua klown estiloan landutako bertsio bat da. Pertsonaiek bere esentzia gordetzen dute, baina klownaren eraginengatik, disparatzen dira, handitzen dira, erotzen dira, eta muntai alai eta dibertigarri bat osatzen dute.

Bernarda klownaren etxea oholtzara eramango duen Baga antzerki taldeko aktoreak Nagore Agirrebaraikoa, Naiara Biurrun, Ana Fernández, Larraitz Mendia, Maite Moreno, Ana Saborido, Uxue Urresti eta Jaione Zulaika dira. Hauek guztiak Joserra Fachado zuzendariaren aginduetara jarri dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button