BESTELAKOAK

BreakOnStage jaialdia apirilean egingo da Bilbon

BreakOnStage 2016 Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo edizioa Bilbao Arena, Miribillan, egingo da apirilaren 16an, 19:00etatik aurrera.

Antolatzaileen arabera, “BreakOnStage jaialdian kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatzen dira, unean uneko berrikuntzekin eta era dinamikoan”.

Hala, dantza urbanoaren harira, aurten Arcopom Crew talde espainiarra izango da. “Egungo munduko breakdance show onenaren saria jaso duen ikuskizuna”. Europako talde onenetarikoen artean dagoen Team Shmetta belgikarrak ere izango dira Bilbon.

Azkenik, Be Hop eta Crazy Hospital ordezkari bilbotarrek ere parte hartuko dute jaialdian. “Gainera, inguruko bost dantza urbano talde onenak lehiatuko dira”; sailkapen fasean 60 talde inguruk parte hartu dute.

Bestelako hiri-adierazpideez gozatzeko abagunea ere izango da apirilaren 16an: Nazioarteko Scooter Freestyle txapelketa, BMX Flatland eta Street Workout ikuskizunak eta amaitzeko, musika emanaldia, Arce rap abeslari galiziar ezagunaren eta La Basu feat Ane Guria bilbotarren eskutik.

Informazio gehiago: breakonstage.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button