Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera bereziak antolatu ditu ostegun honetatik aurrera (ekainaren 18, 19, eta 20rako, hain zuzen ere) Eskolako Antzerki Kanpainen 20. urteurrena ospatzeko. Hainbat tokitan tailerrak, antzezpenak eta bestelako ekimenak burutuko dira sorkuntza eszenikoa eta antzerkiarekiko zaletasuna bultzatzeko xedez.
Azkuna Zentroak, Otxarkoagako Udaltegiak, Campos Antzokiak, Zirkozaurrek, La Merced Aretoak eta Bilborockek ikasleei zuzendutako arte eszenikoei buruzko tailerrak, antzezpenak eta jai bat jasoko dituzte. Tailerrak goizez eskainiko dira, eta antzerkiarekin, dantzarekin, perkusioarekin, txotxongiloekin eta zirkuko diziplinekin erlazionatutako alderdiak landuko dituzte.
Beste alde batetik, urte osoan BilbaoEszenan gazteentzat ematen diren antzerki ikastaroetan prestatutako antzezlanak Bilborocken eszenaratuko dira ostiralean, ekainaren 19an, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Hurrengo egunean, larunbatean, ekainaren 20an, zirku ikuskizuna programatu da Arriaga Plazan, Malas Compañías taldearen Txatarra ikuskizunarekin, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Eskolako Antzerki kanpainen helburu nagusia, Ikastetxeetan Arte Eszenikoak irakaskuntzarako tresna gisa erabiltzea da.
Beste aldetik, Eskola Antzerki Lehiaketa igandean amaituko da, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, saritutako lanen antzezpenarekin eta sari-banaketa ekitaldiarekin.