MUSIKA

“Musikagileak” zirkuituak hiru kontzertu eskainiko ditu

Musikagileak, Musika Garaikidearen XIII. Zirkuitua, irailaren 29an hasi zen eta honezkero hiru kontzertu eskaini ditu Donostian eta Bilbon.  Orain azaroaren 19tik 22ra arte, bueltan dago zirkuitua hiru proposamen berrirekin.

KUP taldeak (Euskal Herriko abesbatza ospetsuenetako bat) musika-programa anitza aurkeztuko du San Telmo Museoan, bihar, 19:30ean hasita. Taldeko kideak, gazteak izan arren, abesbatzen munduan esperientzia eta musika-prestakuntza handia duten musikariak dira, eta munta handiko obrak interpretatzen dituzte, bai konplexutasun teknikoari dagokionez, bai garrantzi musikalari dagokionez.

Egun horretan ere, baina Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, 19:30ean, Ensemble N taldea arituko da. Vienan kokatutako talde horrek gaur egungo musika interpretatzea eta ahalik eta publiko zabalenari, bereziki gazteei, eskuragarri egitea du helburu. Taldea 2018an sortu zen, eta Vienako Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean.

Azkenik, datorren astean, hilak 22, Quartetto Maurice taldea arituko da, Donostiako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:30etik aurrera. Quartetto Mauricek Musikagileak zirkuituan eskainiko duen kontzertuan Europako bi konpositore handiren musika eskainiko du: Marco Stroppa italiarra, Un segno nello spazio lanarekin, eta Beat Furrer suitzarraren 1. hari laukotearekin. Eta horiekin batera, Mikel Urquiza bilbotarraren eta Egement Kurt turkiarraren lanak ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button