MUSIKA

Jazz guztia Gasteizen bildurik

Atzo hasi zen Gasteizeko jazzaldia, eta datozen egunotan, Sonny Rollins, Gilberto Gil, Pat Metheny, Lovano & Douglas, Joshua Redman eta Esperanza Spalding bezalako musikari handien soinuak entzun ahalko dira Arabako hiriko zenbait tokitan.

Ibilbide eta eskarmentu itzelezko musikarien parean Gorka Benítez Dúo & Ben Monder, Tigran Hamasyan Trio, Phronesis, Dominick Farinacci Group, Ambrose Akinmusire edota Ibrahim Maalouf arituko dira egunotan.

Mendizorrotzako kiroldegia izango da toki nagusienetako bat kontzertu potenteak entzun ahal izateko. Hala, gaur bertan,  Stefano Bollani Trio eta Joe Lovano & Dave Douglas Quintet arituko dira. Bihar, asteazkenean, Joshua Redman & Bad Plus eta The soul Rebels; ostegunean Esperanza Spalding eta Gilberto Gil; ostiralean Fred Hersch trio eta Pat Metheny Unity Band eta azkenik, larunbatean Sonny Rollins polifazetikoa.

Non, zer eta noiz zehatz-mehatz jakiteko, hemen kontsultatu.







Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button