MUSIKA

“Musikagileak Zirkuitua” Donostiako San Telmo Museoan

Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak Zirkuitua abiatuko da San Telmo Museoan, 19:00etan hasita.

Musikagileak Zirkuituak hiru kontzertu bilduko ditu. Lehenengoan zirkuituak omenaldi bat egingo dio Luis de Pablori bere laurogeita hamargarren urteurrenean, 1975ean idatzitako Zurezko Olerkia berreskuratuz. Kea Ahots taldea izango da lan hori interpretatuko duena. Zurezko Olerkia Bonnen (Alemanian) estreinatu zen 1976an eta ibilbide luzea izan zuen gero, Paris, Estoril, Madril edo Saintes bezalako hirietatik igaroz. Oraingo honetan, duela 20 urte lana grabatu zutenek interpretatuko dute: Enrique Azurzak zuzentzen duen ahots taldea, lau perkusio jotzailerekin eta Ander Sanchez eta Bittor Pastor txalapartariekin batera.

Zikloak programatu dituen beste bi kontzertuak abenduan eta urtarrilean egingo dira. Abenduaren 10ean, Aitor Úcar gitarra joleak musikatik abiatuta hainbat gai jorratzen dituen kontzertua eskainiko du.
Azkenik, urtarrilaren 14an Ciklus Ensemblek eskainiko duen kontzertua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean erakusketarekin lotuta egongo da. Erakusketa horretan aurkezten diren grabatuek garai haietako Donostia erakusten dute, bai eta hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoa ere. Grabatu ederrak izango dira ikusgai,  horiek baitziren Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko modua. Gainera, historiak erakutsi zuen moduan “irudi horiek pentsamenduaren hedapenerako tresna garrantzitsu bihurtu ziren; liburuak eta argitalpenak ilustratzea izan zuten helburu nagusi, nahiz eta adierazpen artistikorako modu bat ere izan ziren”. Besteak beste, egile ezberdinek erakusketa honetan oinarrituz sortutako lan berrien estreinaldia egingo dute kontzertu honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button