MUSIKA

Bihar abiatuko da Getxoko Blues Jaialdia

Eric Sardinas gitarra-jole eta abeslariak emango dio hasiera bihar, ekainak 18, ostiralean, Getxoko 22. Nazioarteko Blues Jaialdiari. Kontzertuak lehenengo aldiz izango dira Algortako Biotz Alai plazan eta bertan jardungo da artista estatubatuarra 21:00etatik aurrera, Big Motor bere taldearekin.

Eric Sardinas (1970, Fort Lauderdale, Florida) sei urte besterik ez zituela hasi zen musika munduan, ikuspegi erabat bitxiarekin, hasi ere: ezkerra izan arren, gitarra normaltasun osoz jotzen zuen eskuineko eskuarekin eta, horregatik, neurri handi batean, teknika oso espezializatua landu ahal izan du.
Hala, Teat Me Right (1999) debut-lanean nola Devil's Train (2001) bigarren lanean, ondo baino hobeto erakutsi zuen dobro gitarraren (resofonikoa) danbada elektronikoa, blues tradizionalarekiko betidanik eduki izan ohi duen errespetua galdu gabe; horren erakusgarri dira, esaterako, ahaztuta zeuden zenbait abestiren bertsioak, blues klasikoko artista katalogorik ateratakoak.

Black Pearls (2003) bere azken aurreko lanaren bidez ordura arteko bideari ekin zion, betiere, bluesaren inguruko aurreiritziak hautsi nahian, eta harago joan nahian.
Bihar, laguntzaile ezin hobea izango du Sardinasek: Raimundo Amador, flamenko musikako gitarra jolerik aipagarrienetakoa. Entzuten dituen soinu guztiak barneratzeko gaitasunari esker, flamenkoa beste musika estiloekin uztartu izan dituen aitzindarietakoa da bera; hori horrela, bera izan zen fusio arloan lehendabiziko urratsak eman zituzten talde esanguratsuen sortzailea: Veneno eta Pata Negra, hain zuzen ere.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button