BESTELAKOAK

La Fundicion aretoaren egoitzak negu honetarako

La Fundicionek, Baliabideen Zentroa denez eta ikerketa, sorketa eta ekoizpen prozesuekin zerikusia dituen ekintzen babesean aritzen denez, konpainiek euren prozesuen faseak burutzeko gune bat izateko duten beharrizanez arduratzen da.

Gauzak horrela, La Fundicioneko programan obra aurkeztu aurreko datetan konpainia horiekin lan egitea proposatzen du ekipamendua eta lanerako gunea eskainita. Horretarako atondu dira egoitza hauek.

Beraz, La Fundicionek bere egoitza planteatzen du sorketa prozesuen eta gonbidatutako eta tokiko artisten artean hurbilketa lortzeko zubiak jartzen dituen tresna bezala eta sorketa berri bat eta bere dramaturgia martxan edota eszenan jartzeko behar den egitura hurbilagotik ezagutzeko interesa dutenak ere hurbiltzeko tresna bezala.

Urtarrilean Idoia Zabaletaren esku egongo da lehen egoitza. Datozen hilabeteetan Tamara Cubas, Matxalen Bilbao, Mizel Théret eta Germán Jauregui adituek hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button