IKUS-ENTZUN

Hamar lan finalista Huhezinema film laburren jaialdian

Mondragon Unibertsitateko ikasleek IX. Huhezinema film laburren jaialdia egingo dute martxoaren 16tik 18ra, Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean, izan ere, sail ofizialeko hamar finalistak  badaude aukeraturik.

Honako lan hauek dira martxoaren 18an pantailaratuko diren film laburrak: Cenizo (Jon Mikel Caballero), Napoleón y yo (Ander Duque), Dantzariak (Axier Salazar), Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón), Hartz txiki (Uraitz Soubies), Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo), Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera), Duellum (Tucker Dávila Wood), I said I´d never talk about politics (Aitor Oñederra) eta Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista)

Guztira 90 lan jaso dira sail ofizialean, eta horrexegatik “ez da erraza izan finalera heldu diren 10 lan hauek hautatzea”.  Aipaturiko lanon artean hiru mutuak dira, hiru euskarazkoak, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz dago eta beste bat Kanbodian filmatutako dokumentala da. Emakumezko zuzendarien bi lan hautatu dira finalista eta besteak gizonezkoek zuzendutakoak izan dira.

Martxoaren 18an, Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian, sari nagusiak banatuko dira: Huhezinema Saria (finalista bakoitzari 200 euro), Goiena Saria (450 euro eta 1.500 euroko balioa duen kamera materiala), Vertigo Saria (400 euro) eta ikusleen Saria (300 euro). Egun berean MUko Ikasleen Saila eta Basque Culinary Saileko sariak ere banatuko dira.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button