MUSIKA

“Musika Master”, Bizkaiko musika amateurra sustatzeko ekimena

Adin eta musika estilo guztietako musikari amateurrei zuzendutako plataforma da Master Musika. “Tokiko musikariei (bakarlariei eta musika talde bateko partaideei) musikaren mundu zailetik modu “erosoan” ibiltzeko tresnak eskainiko dizkie”.

Atzo aurkeztu zuten Musika Master Lorea Bilbao Bizkaikoa Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak eta Jorge Hernando eta Lino Prieto musika profesionalek.

“Musika Masterren bitartez artista amateurren mugimendu zabala ikusaraziko da, Bizkaiko musikarien arteko harremanak ezarriko dira, irtenbideak eskainiko dira eta musikarekin lotutako eremu guztietarako aholkularitza eskainiko da”.

Plataformaren bidez musikari amateurren lana agerian jarriko da eta musikari bizkaitarrok harremanetan jarriko dira. Horrekin batera, aholkularitza zerbitzu bat ere eskainiko du. “Horri esker, musikariek zuzenean beraien artea eskaini dezaketen espazio sarea eratuko da, musikarien prestakuntza alderdi guztietan sustatuko da eta talde eta bakarlariek administrazioarekin duten harremana normalizatu egingo da”.

Musika Masterrek ematen dituen zerbitzu guztiak www.musikamaster.eus webgunean biltzen dira. “Musika Master artisten eta administrazioaren arteko lotura izango da, eta mota guztietako iradokizunak jasoko ditu eta erakundeei helaraziko dizkie”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button