LITERATURA

Jean Echenozen “Envoyée Speéciale” euskaraz

Jean Echenozen Envoyée Speéciale (Isil-mandataria) azken nobela Gerardo Markuletak itzuli eta Meettok argitaletxeak argitaratu du. Nobela beltza, espioi-intriga, abentura, umore eta ironia, ….osagai hauek guztiak biltzen dira erlojugile suitzar baten xehetasunez lan horretan.

Lanaren kontrazal Beltzean honako testua dator: “Constance zereginik gabe dagoenez, zertan jardun aurkituko diote. Senaren bazterretatik itsaso Horiaren ertzetara, eta Creuse aldeko zokoguneetan barrena, ezerk ez lioke eragotzi behar bere misioa betetzea. Arazo bakarra: neska gainbegiratzeko ardura dutenak ez daude beti oso ondo antolatuta”.

Jean Echenoz 1947an jaio zen, Frantziako Orange (Vaucluse) hirian. 1983an Médicis saria jaso zuen Cherokee eleberriagatik. 1988an, Parisko Liburu Aretoan, Gutenberg saria eman zioten. Lac nobela European Literary Prize izan zen 1999an. Je m’en vais lanarekin, 1999ko Goncourt saria eskuratu zuen. Horren ostean, Ravel (2006), Lasterka (2008) eta Tximistak (2010) etorri zien, hirurak Meettok argitaletxeak kaleratuak. Isil-mandataria hau bere azken eleberria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button