MUSIKA

Animalien eskubideen aldeko soinu basatiak

Taldeei dagokienez, Action Beat banda ingelesak rock zaratatsua jorratzen du. Musikari askorekin osaturiko taldea eta bateria parea eta gitarra andana erabiltzen dute. Sarritan izaten dira Euskal Herrian.

Madrileo Toundra rock instrumentala jorratzen duen laukotea da, eta bihar II izenburuko lana aurkeztuko du Mogambon. Zaragozako Interlude koadrilak berriz, post-hardcore estiloaren esparruko doinuak lantzen dituzte, eta taldekideen artean Criatura bandako abeslaria dago.

Euskal ordezkariak hiru izango dira: Oreretako Trigger Travis (muturreko hardcorea); Bermeo, Barakaldo eta Bilboko musikariek osatzen duten Los Brebes (hardcore kantu motzak); eta azkenik, Iruneko Layo Laser hirukotea (metal rock instrumentala).

Animalien alde para zaitez!

Red Ribbon Musicek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button