MUSIKA

“Musika Garaikidearen Zirkuitua” amaitzear da

Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea) XI. Musika Garaikidearen Zirkuitua abiatu zuen joan den irailean. Bada, aste hauetan, azken saioak izango dira.

Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Musikeneko entzulekuan, San Telmo Museoan eta Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan burutzen ari den  zirkuituan Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Synergein Project, Sigma Project, Cuarteto Granados, Kea Ahots Taldea, Inéditas, Aitor Úcar, Ciklus Ensemble, Ensemble Sinkro eta Bilbao Sinfonietta taldeen partaidetza bermatu da.

Baina diogun moduan azken saioak falta dira, eta urtarrilaren 14an, 20:00etan, Donostiako San Telmo Museoan Ensemble Ciklus taldearen txanda izango da. Interpretatuko dituzten bost lanetatik hiru berariaz konposatutakoak dira eta emanaldi horretan estreinatuko dituzte.
Horretaz gain, bi musikagile gazteren musika ere izango da entzungai kontzertu honetan: Lur Gonzalezen Ondorioen lekuko lanak hausnarketa pertsonal bat du abiapuntu, eta Diego Sabioren sorkuntzak, bestalde, erakusketan ikus daitekeen San Sebastianen estatua batean jartzen du begia, eta Lluvia de Saetas du izenburu.
Ensemble Ciklusek, azkenik, Daniel Apodakaren Voci notturne lanaren erabateko estreinaldiarekin amaituko du bere emanaldia.

Kontzertu horren ostean azken biak iritsiko dira: urtarrilaren 21ean, 20:00etan, Donostiako Kutxa Kultur Klubean, Ensemble Sinkro taldea arituko da, eta otsailaren 3an, 20:00etan, Donostiako Musikenen, Bilbao Sinfonietta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button