MUSIKA

Kutxa Kultur Festibala Donostiako erdigunera jaitsiko da

Irailean Igeldon egingo den Kutxa Kultur Festibala jaialdiak hainbat kontzertu ondu ditu  bihar eta etzi, uztailak 12 eta 13, Donostiako Gipuzkoa plazan. Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: bigarren eskuko merkatua, dantza, antzerkia, tailerrak, eta abar.

Kontzertuei dagokienez, larunbatean, lau emanaldi izango dira: 12:00etan, Luke Armstrong; 13:15ean, Frank; 18:30ean, Chase The Mayhem; eta, amaitzeko, 20:00etan, Bassmatti & Vidaur.

Igandean, halaber ondokoek joko dute: 12:00etan, Indigo; 13:15ean, Mery May; 18:00etan, Hydra; eta, azkenik, 19:00etan, The Animal Whitin.

Bestalde, Kutxa Kultur Festibala irailaren 5ean eta 6an egingo da Igeldon, eta antolatzaileek, dagoeneko, iragarri dute kartel nagusia: The Wombats, Lory Meyers, The Pains of Being Pure at Heart, Chk Chk Chk, El Columpio Asesino, Grises, Jacco Gardner…

Informazio guztia: kutxakultur.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button