BESTELAKOAK

“Ramonesen izenean zin dagit”

Marivi Ibarrola argazkilaria Najeran jaio zen 1956. urtean, baina txikitan etorri zen Donostiara bizitzera. 80ko hamarkadan Euskal Herrian eta Espainian bizi izan zen punk eztanda jaso zuen bere argazkietan, eta oraintsu garai hartako argazkiak argitaratu ditu Yo disparé en los 80 (Munter Records) izenburuko liburuan.

Liburuan gehienbat Madrileko La Movida eta Euskal Herriko Rock Radikal Vasco mugimenduetan eginiko zuri eta beltzezko argazkiak jasotzen dira.

Argitalpen horren harira, bihar erakusketa inauguratuko da Donostiako Ernest Lluch zentroan, Ramonesen izenean zin dagit izenburupean. Bai liburuan bai erakusketan 80ko urteetako punk eta rock musikarien argazkiak ikusi ahalko dira, Derribos Arias, Radio Futura, Siniestro Total, Eskorbuto, Duncan Dhu, RIP, Alaska, edo Hertzainak artistenak, besteak beste. Orotara 80 argazki inguru paratu ditu Ibarrolak eta maiatzaren 16ra arte izango dira ikusgai.

Marivi Ibarrolak foto kazetaritzako eskolak ematen ditu Madrileko Carlos III Unibertsitatean. Argazkilariak 80ko hamarkadako gaztetasuna eta inozentzia oroitzen duen arren, oraindik punk arima kontserbatzen duela esan ohi du.

Azkenik, aipatu Yo disparé en los 80 liburuaren azalean, Poch Donostiako Derribos Arias talde handiaren abeslaria agertzen dela. Bideoan Branquias bajo el agua kantu zoragarria entzun dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button