LITERATURA

“Hegan egin nahi duten arrainak gara”

Poesiaren Nazioarteko Egunaren inguruan, gaur berton, Donostiako Victoria Eugenia Clubean, Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldi musikatua antolatu dute, 19:30ean hasita.

Hegan egin nahi duten arrainak gara errezitaldian Patxi Zubizarretak aukeratu ditu hainbat poeta eta pentsalariren testuak, eta horiei ahotsa emateko Garazi Hach Embarek, Maddi Oihenart eta Felipe Barandiaran bilduko dira oholtza gainean. Hori guztia giro musikalean ontzeko Pello Ramirez txeloarekin arituko da, eta gainera kolorea ere izango du errezitaldiak, izan ere, Mintxo Cemillánek margoak egingo ditu bertan.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964), idazle porrokatua da eta makina bat lan kaleratu ditu. Duela gutxi, Joserra Senperena musikari eta Jokin Mitxelena ilustratzailearekin Urrezko giltza (Elkar) argitaratu du. Geografia, abenturak, kantu zahar eta berriagoak, istorio atenporalak, tradiziozko esaundak eta kontu bitxi eta eder askorekin osatu dute hiru egilek lan hori.  Bereak ere badira Joan (2010), Hiru gutun Iruñetik (2012), 50 (2014), Laranja bat zaborretan (2015).
Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956) kantaria da eta Zuberoko kantu edo ipuin tradizionalaren transmititzaile aparta da. Bereak dira Hari biru (2007), Baldi (2010) eta Doi (2015).
Eta Pello Ramirez (Ordizia, 1966), txelo eta akordeoi-jotzaile ezaguna da. Haize oihalak (2005), Eskuz lurrari (2010), edo On (2012) kaleratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button