ARTEA

Elkar ulertzeko beharraz

Bilboko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan, Amaia Molinet (Lodosa, 1988) eta Eriz Moreno Aranguren artisten (Bilbo, 1982), Condenados a entendernos izeneko erakusketa paratu da. Ekainaren 14ra bitartean bisitatu ahalko da.

Condenados a entendernos proiektu artistikoan “artistek hainbat lekutan bizi izan dituzten esperientzia pertsonalak erakusten dituzten argazki eta bideo proiektu bik osatutako lana da”. Aurkeztutako artelanak leku hauetan egin dira: Islandia hegoaldean dagon Sólheimajökull glaziarrean; Eslovenian dagon Triglav mendian; Tindoufen dagoen Smarako errefuxiatu sahararren eremuko dunatan; eta baita Ararat mendiaren inguruetan ere, Armeniatik, Turkiatik, Irandik eta Azerbaidjandik ikusita.

Argi erakusten denez, oroimen historikoarekin eta muga politikoekin eta naturalekin erlazionatutako gaiak lantzen dituzte artistok. Eriz Morenoren lana, Esloveniako eta Armeniako sinbolo nagusietako bitan oinarritzen da: Triglav mendian eta Ararat sumendian. Amaia Molineten kasuan, proiektuaren izenburua Es posible que la tierra quisiera ser como antes de que existiera 2015-2018 da. Lan hori Mendebaldeko Sahara, muga politiko moduan, eta Islandian dagoen Eyjafjallajökull glaziarra, muga natural moduan aztertu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button