ARTEA

“Ezedukiak”, artisten eta erakundeen arteko harremanak aztergai

San Telmo Museoak ikuspuntu feministatik abiaturik artisten eta erakundeen arteko harremanak aztertzeko Ezedukiak izeneko mintegia antolatu du. Saioak azaroaren 2tik 4ra izango dira.

Ezedukiak. Artistaren eta erakundearen arteko harremanei buruzko mintegiak “errealitate artistikoari eta ordezkaritza-guneei -erakundeei- buruzko pentsamendu analitikoa piztea du helburu”.
Azterketa sakon honetan, emakumeek egin eta erakundeen botere-abusuari buruzko kritika azaltzen duten obrak berrikusiko dituzte.
Gaur arratsaldean hasiko da mintegia, 19:00etan, horretarako kultura-kudeaketa eta feminismoaren gaineko mahai-ingurua antolatu da. Izibene Oñederrarekin batera, Beatriz Cavia, Beatriz Herráez eta Leire San Martín  izango dira bertan.

Biharko saioan. 19:00etan, Feminismoa eta erakunde artistikoa. Diskurtso kuratorialak mahai-ingurua egongo da, Tamara García Iglesias, Assumpta Bassas-Vila, Juan Vicente Aliaga, eta Maria Laura Rosa adituekin.

Azken egunean, 19:30ean, Modernitate bakan bat erakusketaren inaugurazioa programatu da San Telmo Museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button