MUSIKA

Munlet bikoteak “EP5” lana plazaratu du

Munlet bikote gipuzkoarrak EP5 izenburuko diskoa labur berria argitaratu du asteon. Diskoa sarean eta miniCDr formatuetan eskura daiteke; euskarri fisikoa autoekoitzi egin dute, Screaminguy Records markapean.

Grabazio berriak bost doinu biltzen ditu. Hala, Conductas de Autodestrucción kantua Idolos del Extrarradio taldeko buru Alex Pis-ek abestu eta idatzi du. Horretaz gainera, Joan Jett-en bertsio bat ere jaso dute, Mala Reputación. Gainerako hiru kantuen harira hauxe esan du bikoteak: “Itxuraz ez daukate inolako loturarik, baina hobe duzue entzutea, aurretik kontatu ezin diren zenbait sekretu gordetzen baitute”.

EPa aurkezteko hiru kontzertu egingo dituzte: maiatzaren 23an, Basauriko Txiki-MAZ ekitaldian izango dira, eta 31n, Elgoibarko Sotoan. Azkenik, ekainaren 6an, Bermeoko La Kapilla-n, Sonic Trash bilbotarrekin batera.

Laster, gainera, klip berria argitaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button