LITERATURA

Iruña Hiria poesia-lehiaketa abian da

Aurten euskaraz ere bidali ahalko dira lanak Iruñea Hiria poesia-lehiaketaren hamargarren ediziora. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta bere lana argitaratuko da.

Betiko lez, aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute. Gaia eta forma libreak onartzen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Jatorrizko lanen hiru ale aurkeztu behar dira apirilaren 30 baino lehenago.
Lan bidaltzerakoan azalean, izenburua eta ikurritza eta ze modalitatera aurkezten den idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa jarriko dira. Horrekin batera aurkeztuko da agiri bat egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketara aurkeztu.

Lanak Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa) igorriko dira gutun-azalean honako hau adierazita: Iruña Hiria X. Poesia Sarirako.
Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button