BESTELAKOAK

“Bandtzaldia”, Aiko taldearen ikuskizun berria

Gaur goizeko eguzki galdatan, eta ohiko duen era sinpatikoan aurkeztu du Aiko taldeak Bandtzaldia, musika-banden soinuekin batera dantzan egiteko modu berria. Nazioarteko musika egunean, datorren ostiralean, ekainak 24, Aiko taldeak Bilboko Udal Bandarekin batera estreinatuko du egitasmo berria Azkuna Zentroan. Plaza horren ostean, Aiko taldeak Bandtzaldia eramango du Euskal herriko txoko askotara.

Argi dago dantza egitea berezkoa dugula euskaldunok, eta gauza bera pentsatzen du Sabin Bikandi Aiko taldeko kide birtuosoak. “Betiko dantza egin nahi dugu baina aspaldian egiten zen moduan, musika-banden soinuekin. Horixe berreskuratu nahi dugu, eta horretarako Bandtzaldia sortu dugu”, azaldu du.

Eta proiektu hori aurrera eramateko Bilboko Udal Musika Banda beteranoarekin (121 urteko historia) elkartu dira. Aikok eta Bilboko Udal Musika Bandak erromeriako piezak zabalduko dituzte; Sabin Bikandik eta Joserra Gutierrezek moldatu dituzte errepertorioa ederra osatuko duten doinuak; tartean, betiko piezak, jotak, baltsak, polkak, pasodobleak edota txotisak.

Azkuna Zentroan egingo den estreinaldiaz gain, egitasmo berria urrian ikusiko da berriz, eta abenduko San Tomas egunean ere ez da faltako. Eta esan dugun bezala, asmoa gure geografia osora zabaltzea da, eta horretarako Hernani, Errenteria, Iruñea edota Legazpiko udal bandekin mintzatzen hasi dira hitzorduak programatzeko xedez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button