MUSIKA

Moon Duo bikoteak Euskal Herrian joko du

Hasiera baten John Coltrane and Rashied Ali jazz bikote klasikoa inspirazio gisa hartuta sortu zen bikotea, gerora Silver Apples, Royal Trux, Suicide, eta Cluster taldeetatik edaten duen musika errepikakor, sinple eta lisergikoa egiteko.

Wooden Shjips talde psikodelikoaren gitarra jotzaile Erik Johnson Ripley-ek eta Sanae Yamadak (teklatuak) osatzen dute Moon Duo eta mantra amaiezinetan sustengaturiko psikodelia minimala jorratzen du.

Euskal Herrian hiru kontzertu eskainiko ditu asteon: gaur Gasteizko Ibu Hots tabernan; etzi, Azkoitiko Matadeixen; eta larunbatean, Bermeoko Beleza Malandra ateneoan.

Gaurdaino binilizko lau erreferentzia argitaratu ditu, bata bestea baino sendoagoa: Love On The Sea 12 hazbetekoa (Shic Thirst); Killing Time EPa (Sacred Bones); Escape LPa (Woodist) eta Mazes (Sacred Bones).

Mazes du bere lanik melodikoena. Berlinen grabatuta, aurrekoen kutsu psikodelikoa mantentzen du, baina pop arrasto nabarmena erakusten du, dirdiratsuagoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button