ARTEA

Arte plastiko eta ikusizkorako diru-laguntzak

Uharte Zentroak arte plastiko eta ikusizkoen diru-laguntzen programa abiatu du. Ikerketa arloko proiektuak pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan onartuko dira. Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.

Eskaerak bi modalitatetan egingo dira: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusizkoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, eta proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.

Argitalpenerako laguntzarako 25.500 euro bideratuko dira. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.

Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea martxoaren 17an itxiko da.

Eskaera egiteko betebeharrak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button