LITERATURA

Euskal emakume idazleak aztergai Gernikan

Bihar eta etzi Euskal emakume idazleen egungo narratiba izeneko tailerra egingo dute Gernikan. Ekimena Skolastikako kide den Josune Muñozek zuzenduko du.

Tailerraren edukiei dagokienez, 70eko hamarkadatik hasi eta gaur egunera bitartean Euskal Herrian aritu diren eta oraindik ari diren emakumezko idazleak jorratuko dituzte. Horrez gain, hainbat literatur genero landuko dituzte, tartean, haur literatura, gazte literatura, eleberriak, saiakera, autobiografiak eta bidaia-liburuak.

Ekimena asteburu honetan egingo dute, hilak 25 eta 26, Gernika-Lumoko Udal Liburutegian.

Ekimenean parte hartu nahi izanez gero, oraindik izena emateko tartea dago. Deitu telefono honetara gaur bertan: 94 627 0201, izan ere, gaur amaitzen da izena emateko epea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button