ESZENA

Munduko amarik onena

Arriaga Antzokiak, Pabellon 6 aretoarekin batera, La mejor madre del mundo ekoizpen berriaren estreinaldia hartuko du urtarrilaren 8an eta 9an, 19:00etatik aurrera.

Antzezlana Nuria Labari idazle eta kazetari kantabriarraren izen bereko eleberri zirraragarriaren egokitzapena da. Aipaturiko eleberria 2019an argitaratu zen eta kritikaren eta publikoaren laudorio asko jaso zituen. Orain, liburuan oinarrituta, Juana Lorrek antzerki dramaturgia eraiki eta zuzendu egiten du Pabellon 6k Arriaga Antzokiaren elkarlanarekin egindako ekoizpen hori. Arriagan estreinatu eta gero, antzezlana Pabellon 6 aretoan izango da ikusgai, urtarrilaren 14tik otsailaren 7ra arte.

Emakume-ama batek bere burua kontatzea erabaki du, amatasunaren esperientziaren epizentrotik. Horixe da La mejor madre del mundo antzezlana: “maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan murgildu nahi ditu ikusleak, sentipen horiek guztiak sortzen baitira ama garaikide baten gorputz eta buruan seme-alaba izateko nahia hasten denetik hazkuntzaren garai bete-betera arte. Ikuspegi berri bat esperientziaren epizentrotik, azkenean bere buruaren kontakizuna egitea erabaki duen eta Leire Ucha antzezleak gorpuzten duen emakume-ama bati esker”.

Leire Ucha antzezlearekin batera, Haizea Aguila, Karmele Larrinaga, Eneritz Garcia Alonso eta Iñaki Maruri arituko dira interpretazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button