IKUS-ENTZUN

Wellesen “Kanpai-hotsak gauerdian” proiektatuko da Alondegian

Luciano Berriatua errealizadore eta historialari zinematografikoak zaharberritu duen Orson Welles zuzendari estatubatuarraren Falstaff – Chimes at Midnight (1965) filma proiektatuko da gaur eta bihar, apirilak 17 eta 18, Bilboko Alondegian.

Gaurko emanaldian Berriatuak berak parte hartuko du. Hala, 19:00etan, hitzaldia emango du, eta gero filmaren gaztelaniako bertsio proiektatuko da. Azkenik, 22:00etatik aurrera, mahai-ingurua egingo da. Filma bihar ere, apirilak 18, ikusi ahalko da, 20:00etan.

Errealizadore eta historialariaren aburuz, “1964 eta 1965 bitartean, Orson Wellesek Campanadas a medianoche (Kanpai-hotsak gauerdian) pelikula filmatu zuen Espainian. Nire ustez, bere pelikularik onena da, baita Emiliano Piedra produktorearentzat ere, nahiz eta kredituetan espainiar-suitzar ekoizpen gisa agertu; izan ere, ez Ministerioak, ez sindikatu frankistek, ez zuten onartzen zuzendari eta aktore atzerritarrak zituen pelikula bat espainiarra izatea. Piedrak Suitzara bidaiatu zuen, eta berarekin batera ekoitzi ahal izateko kalitate handiko ekoizpen etxe bat topatu zuen. Wellesek produkzioa merkatzea pentsatu zuen, aste gutxian nazioartean ospea zuten aktoreekin grabatuz; izan ere, bere lagunak zirenez, merke egingo baitzuten lan”.

Filmak William Shakespeare idazlea klasikoaren obrak biltzen ditu, tartean, Richard II, Henry IV eta The Merry Wives of Windsor. XV. mendeko Ingalaterran gertatzen da. Ricardo II hil ondoren, Lord Bolinbroke izango da bere ondorengoa, zeinak Enrique IV (John Gielguld aktorea) izenarekin erreinatuko duen. John Falstaff (Orson Welles) igoera horren testigua izango da.

Xehetasun guztiak alhondigabilbao.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button