MUSIKA

Klak!son taldeak Berako Kataku ostatuan joko du

Ostiralean hasiko da Berako Kataku ostatuak hil honetarako ondu duen musika egitaraua. Egun horretan, hain zuzen, Urretxuko Klak!son taldeak joko du. Urretxuarrek, iaz, haien hirugarren lan argitaratu zuten: bost kantuko Denboraleak EPa.

Klak!son boskotearen jarioan rock progresibo eta psikodelikoaren zantzuak antzematen dira, hasierako Itoizen antzera. Musikari hauexek osatzen dute banda: Mikel Bargiela (ahotsa), Asier Alkorta (gitarra), Ion G. Biteri (teklatua), Aritz Ormazabal (baxua) eta Mikel Arriaran (bateria).
Denboraleak EParen harira, ondokoa bildu dute haien bandcamp webgunean: “Alvaro Remachak grabatua 2015eko maiatzean, Andoaingo bere estudioan. Masterizazioa ere Alvarok egin zuen. Gainontzeko ekoizpen guztia Klak!sonen esku joan da”.

Otsailean, bestalde, beste hiru taldek joko dute Berako Kataku tabernan: 12an, Le mutant (Baiona) eta 19an, Nire (Irun). Martxoaren 4an, halaber, Pylone (Tolouse) eta Borrokan (Bera) arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button