MUSIKA

Mundaka Festival jaialdiak musika eta gastronomia uztartuko ditu

Uztailaren 28tik 30era bitarte egingo den Mundaka Festival jaialdiaren aurkezpena egin dute gaur goizean Bilbon. Musika eta gastronomia biltzen dituen egitarau oparoa ondu dute jaialdiko arduradunek; gainera, jasangarritasunarekiko konpromiso irmoa ere agertu du jaialdiak.

Mundaka Festival jaialdiaren xedeetako bat antzeko bestelako ekitaldietatik bereiztea da. Hala, musika taldeen aukeraketatik hasita, jaialdiaren antolatzaileek bereizte hori lortu nahi izan dute. “Talde handiak ditugu, Ocean Colour Scene eta Mando Diao, baina baita hain ezagunak ez diren proposamenak ere, Lee Fields eta Beth Hart, tartean. Horretaz gainera, bertoko taldeek ere beren tokia izan dute lehenengo ediziotik, eta izen handien baldintza tekniko berberekin jotzen dute; Zea Mays, Last Fair Deal eta Willis Drummond izango dira, besteak beste”, azaldu du Amets Rodriguez jaialdiaren zuzendariak.
Aurten, gainera, nobedade garrantzitsu bat izango da: igandean hiru kontzertu izango dira, eta hirurak doan ikusi ahalko dira, Seiurte, Willis Drummond eta The Rad Trads estatubatuarrak.

Kartelaren harira, ostiralean, uztailaren 28an, hauexek arituko dira: Mando Diao, Quique & Los Detectives, Julian Maeso, Zea Mays, Peter Harper eta Dark Dj. Larunbatean, Ocean Color Scene, Berth Hart, Allah-Lahs, Lee Fields & The Exprssions, Last Fair Deal eta Chelis izango dira oholtzan.
Larunbatean, berriz, Ocean Color Scene, Berth Hart, Allah-Lahs, Lee Fields & The Exprssions, Last Fair Deal eta Chelis izango dira oholtzan.

Eskaintza gastronomiko oparoa

Horrekin batera, jaialdiak ahalegin handia egin du eskaintza gastronomiko zabala eta gozoa prestatzeko, “gastronomia rock’n’roll berria baita”, esan du Igor Cubillo egitarau gastronomikoaren arduradunak.

Eskaintza horren baitan, igandean egingo den Atune Egune azpimarratuko dugu, izan ere, 200 kiloko atun gorria zatikatuko dute, eta hainbat erara prestatu. Egun berean, Urdaibaiko fruituak eta euskal okela jateko aukera ere izango da. Bermuta ere izango, Julen Blaká disko jartzaileak berotuko duena: rhythm and blues, latin, boogaloo eta soul estiloetako binilozko single zaharrak jarriko ditu Blakák.

Egitarau osoa oraintsu berritutako webgunean ikus dezakezue: mundakafestival.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button