
Zinemastea, Vital Fundazioak antolatzen duen bertoko zinemaren jaialdia da, eta bere 42. edizioa, urtarrilaren 23tik 30era izango da.
Aurten hemen egin diren hamar film onenak ikusteko abagunean egongo da, eta emanaldien ostean solasaldi bat egongo da film luzeko protagonistekin: zuzendariak, artistak, gidoilariak…
Lehen emanaldia, Paul Urkijoren Gaua filma gaur berton izango da 19:30ean hasita. Pantailatik pasatuko diren film batzuk honako hauek dituzue: Decorado, Alberto Vázquezena; Todo lo que no sé, Ana Lambarrirena; Jone, Batzuetan, Sara Fantovarena; La Isla de Los Faisanes, Asier Urbietarena; Singular, Alberto Gastesirena; Los Domingos, Alauda Ruiz De Azúarena; Maspalomas, J.M. Goenaga eta Aitor Arregirena; Karmele, Asier Altunarena; eta El Mal, Juanma Bajo Ulloarena.
Zinemasteak sei kategoria sarituko ditu: filmik onena, zuzendaritzarik onena, gidoirik onena, interpretazio nagusirik onena, aktore-multzoko interpretaziorik onena eta, aurtengo nobedadea, jatorrizko soinu-bandarik onena. Sariak osatzeko, ikusleek film onenari ematen dioten saria eta Vital Fundazioak zinemarekin zerikusia duten arabarrei ematen dien Gutako Bat saria ere badaude.
Amaiera ekitaldia urtarrilaren 31n izango da, 20:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.



