ARTEA

“Eman” aditzetik sortzen diren margolanak

Ana Escar Puisac Huesca hirian finkatutako pintorea, collage egilea eta ipuin kontalaria da. Bada, larunbatean, pintura erakusketa berria inauguratuko du, Bilboko espacio_aerre gunean. Erakusketa ikusgai izango da urriaren 15era arte.

Artistak bere obra berriena erakutsiko du Bilbon, zeina collagetik aldentzen den. Margolan horiek, hain zuzen,espresionistak eta emozionalak dira. Horretarako kolore biziak eta formatu txikiak erabili ditu. Erakusketa eman aditzaren inguruan ardazten da.

Erakusketa lau serieko piezekin osatutako dago, eta horien bidez artistak orainari, ikusezintasunari eta indibidualtasunari buruzko gogoetak egin nahi ditu.

Ana Escar Puisac artistak Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen. Arte zentroetan dihardu, tartean, Bartzelonako MACBA Museoa, Malagako Picasso Museoa eta Bilboko Guggenheim Museoa.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button