ESZENA

ADEL, ArteDrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

ADEL, arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da, eta hor  makina bat aktore, zuzendari eta antzerkigile biltzen dira urtero. Bada, aurten, apirilaren 6tik 11ra izango da topagune hori, Aulestin.

“Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira.”

Aurten, honako hauek izango dira irakasleak: Maryse Urruty, Nagore Tamayo, Idoia Tapia, Ximun Fuchs, Formol Laborategia (Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren) eta Ander Lipus.

Jakin beharreko guztia: ADEL

Show More

Related Articles

Back to top button