MUSIKA

“Ahots Kordak” proiektua Zornotzan ikusgai

Ahots Kordak proiektuan Eñaut Elorrieta & Alos Quartet taldea bildu dira. Urtarrilaren 23an, 20:00etan, Zornotza aretoan izango dira berau aurkezteko.

Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet. Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da.

Eñauten ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako kantuz osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpitik hasi eta bere bakarkako azken laneraino, baina ez hori bakarrik. Alos Quarteten hainbat kantu esanguratsu bilduko ditu proiektuak, denak ere modu ezohiko, zaindu eta soil batean emanak: Soka laukote, ahots eta gitarraz lagunduta, eta goi mailako moldaketekin.

Xabier Zeberio, Juan Carlos Perez, Fernando Velazquez, Carlos Montfort eta Angel Unzuren moldaketak entzungai, “soiltasunaren indarraz, artifiziorik gabe, haize kontra, iheskor…eztarria, kordak eta egurra!”

Show More

Related Articles

Back to top button