ESZENA

Mugimendu eszenikoari buruzko ikastaroa, Bilbon

Kabia Teatrok mugimendu eszenikoaren inguruko ikastaro trinkoa ondu du maiatzaren 4an eta 5ean Bilboko Punto De Fuga aretoan. Ane Pikaza talde antolatzaileko aktoreak zuzenduko du ikastaroa, eta izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Ikastaroaren xedea inprobisazioan oinarritutako teknika ezagutzea da. Teknika horrek ahalbidetuko du espazioaren eta denboraren tresnekin jolastea. “Bi norabidetako kontzientzia bat sortuz: kanpora zuzendutako arreta (espazioan zein kideekin ematen dena) eta era berean, norberak bere buruari eta ekintzei zuzendutakoa”.

Metodologiari dagokionez, saio praktikoak izango dira gehienbat. Ikuspuntu eszenikoak jorratuko dira banaka, norberak dauzkan aukera guztiak modu isolatuan landu ditzan. Egunero bakarkako zein taldeko inprobisazioak egingo dira ohitura eszenikoak astintzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.