ESZENA

“Batera, kultur proiektuak elkarrekin” deialdiaren emaitzen aurkezpenak

Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanak egunotan aurkeztuko dituzte Oihaneder Euskararen Etxean, ekainaren 22tik 24ra bitartean.

Hala, gaur berton, ekainak 22, Jone Arriolak proposaturiko Larrugorritan sorkuntza aurkeztuko da, eta gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko seriearen lehenengo kapitulua estreinatuko dute. “Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakumeen eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteok egunerokotasunean bizi ditugun gatazkak eta zalantzak jorratuko dira seriean: Enak, Nikok, Larak, Alik eta Maik haien inguruko gaiei egin beharko diete aurre: drogak, sexua, identitate-arazoak, traumak, sare sozialak, maitasuna eta adiskidetasuna”.

Bihar, ekainak 23, euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak Loa loa, laguna sortu du, “sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera”.

Azkenik, ekainaren 24an, Eñaut Zubizarretak biolontxeloa gaur egungo musiketara egokitutako Poliedro Vol. 1 kontzertua eskainiko du. Txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren, orain dela urte batzuk Trigger bezala txeloa rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen.

Diogun bezala, ekainaren 22tik 24ra bitartean lan horiek ikusgai, Oihaneder Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button