LITERATURA

Estatuen eta hizkuntzen arteko liskarrak Odriozolaren eskutik

Joxe Manuel Odriozolaren Estatu etnozidaren kontra izeneko saiakera plazaratu berri du Elkar argitaletxeak; hizkuntzen eta kulturen desagerpena jorratzen du.

Kontinente guztietako adibideak eta ehunka egileren aipuak bilduz, liburu jantzi eta aldi berean borrokalari honek xeheki aztertzen du estatu zanpatzaileek beren kultura eta hizkuntza nola inposatzen duten, horrek gizakiengan nahiz komunitateetan ze ondorio dituen, eta hizkuntza menperatuak biziberritzeko zer-nolako aukerak dauden.

Joxe Manuel Odriozola (Altzo, 1948). Formazioz autodidakta, lanbidez helduen euskalduntzeari lotua. Soziolinguistikari buruzko lanak argitaratu ditu batik bat, eta hortik bere ikergaia zabalduta nazio-identitatea eta intelektualen zeregina aztertu ditu azken aldian. Hona bere liburuen zerrenda: Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (UEU, 1992), Soziolinguistikaren atarian (Euskaltzaindia-BBK, 1992), Hizkuntza, kultura eta gizartea (Euskaltzaindia- BBK, 1997), Nazioidentitatea eta eskola (Euskaltzaindia-BBK, 1999), Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak (Pamiela, 2002), Euskalgintzaren lekukoak (Elkar, 2004), Abertzaleak eta euskara (Elkar, 2008).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button