IKUS-ENTZUN

Chet Baker jazz musikariari buruzko filma proiektatuko du FAS zineklubak

Musikarien argazkilari eta zinemagilea den Bruce Weber-en lana da Let's get lost: 50 urteen erdialdeko jazz joera cool-enaren hezurmamitzea; Chet Baker kantari eta tronpeta jotzaile handiaren bizitza eta obrari buruzko lan borobila.

Drogazale amorratua, baina horrez gain, jazzaren historiak eman duen tronpeta jotzailerik bikainenetakoa, Baker musika eta bizitza bizi izateko modu bat ez ezik, aura, misterioa ere izan zen film honek erakusten duen moduan. Weberrek, jazz musikariak azken urteetan inguruan izan zituen pertsonaiak erakartzen ditu era ia entomologikoan, dokumental batean inoiz bildu den musikari baten argazki beldurgarrienetako agertuz.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button