ESZENA

Heriotzaren lau ikuspuntu “Exitus” antzezlanean

Titzina Teatrok sortutako lehen bi ikuskizunak, Folie a deux. Sueños de psiquiátrico eta Entrañas hain zuzen, eromena eta gerrak jorratu zituen. Orain aurkeztuko duen Exitus lanak heriotza hartzen du ardatz. Urtarrilaren 27, 28 eta 29an ikusteko parada izango da Bilboko Arteria-Campos Eliseos antzokian.

Lan berriak irteera esan nahi duen termino latinoa hartzen du izenburutzat, izen hori medikuntzan erabiltzen den Exitus Letalis (irteera hilkorra, alegia) terminoa zuzenagoaren laburpena dela. Konpainia osatzen duten Diego Lorca eta Pako Merino santurtziarrak eszenatokiko antzezleak dira.

Antzezlanean agertzen diren pertsonaiek ikuspuntu desberdinetatik lantzen dute gaia, alde profesionaletik, tragikotik edo atzerabiderik ez duenarenetik. Lorca eta Merinok, ehorztetxeko langileak, langabetu bat, industria farmazeutikoko zuzendari bat edo abokatu bat gorpuzten dituzte, pertsonaien bizitzak nahastu egiten direla guztien patua berdina dela jabetu gabe.

Exitus Pako Merino eta Diego Lorca antzezleak idatzitako obra da. Testua, aldez aurretik sortutako ‘Folie a deux. Sueños de un psiquiátrico’ eta ‘Entrañas’ testuekin batera editatu du Artezblai argitaletxeak. Liburua salgai izango da Arteria-Campos Elíseoseko emanaldiak hasi aurretik eta amaitu ostean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button