MUSIKA

Bilbao Musika Eskola eta Udal Txistulari Bandaren Gabonetako kontzertuak

Bilboko Udal Musika Eskolak Gabonetako kontzertu tradizionala egingo du gaur, abenduak 16, Campos Eliseos Antzokian. Publiko guztientzako emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da. Aukera berezia izango da eskolako ikasleek eta irakasleek egiten ari diren lanaz gozatzeko. Guztien artean, 130 pertsona baino gehiago igaroko dira Campos Elíseos antzokiko agertokitik. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Eta abenduaren 18an, Bilboko Udal Txistulari Bandak Campos Elíseos Antzokian Elur Malutak emanaldia egingo du. Ekitaldian parte hartuko dute Bilbao Musikako haur eta gazteen abesbatzek (Maite Olmosek zuzenduta), Ahotsak abesbatzak (Miren Bernaolaren aginduetara) eta Bilbao Musikako txistu ikasleek. Guztiek Gorka Aginaga izango dute lagun pianoan. Eta jaia borobiltzeko, Ramón Irizarrek, artistikoki “Elvi” bezala ezagutzen denak, bere bentriloku eta umorista dohainak erakutsiko ditu. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Beste aldetik, eta datorren urtera salto eginda, Bandak Euskalduna Jauregian emango dio ongietorria urte berriari, urtarrilaren 22an, Kantaldia ikuskizunarekin. Bilboko Udal txistulariak, Iñar Sastre piano jotzaileak eta Gorka Eskauriaza baxu jotzaileak lagunduta, Onintze abeslari, konpositore eta gitarra jotzaile bilbotarrarekin batera izango dira agertokian.

Informazio zehatzagoa hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button