LITERATURA

Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi “Eztabaidak Literaturarekin” saioan

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren hitzordu bat antolatu du gaur, hilak 15. Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi bilduko dira euskal narratibaren eta poesiaren arteko harremanari buruz hitz egiteko. Hitzordua 19:00etan hasiko da.

“Narratiba eta poesia lerro ukitzaile edo paraleloak ez diren kontua, jende guztiak dena sailkatzeko duen beharra edo generoak hibridatzeko literaturak eskaintzen dituen milaka aukerak” landuko dituzte bi sortzaileak.

Anjel Lertxundi euskal idazle emankorrenetako bat da. Literaturaren alor guztietan lan egin du: eleberria, ipuinak, saiakera, haur eta gazte literatura eta komunikabide ugarik argitaratu dituzte bere artikuluak. Zinemaren munduan ere lan egin du.
Miren Agur Meabe idazle nekaezina da. Literatura-sorkuntza, itzulpena eta idazketarekin lotutako jarduerak ditu ardatz. Idazle gisa, bi esparrutan ezaguna da: poesia eta haur eta gazte literatura. Beste genero batzuk ere landu ditu, hala nola ipuina eta eleberria.

Idazleekin batera, Udane Goikoetxea izango da topaketaren moderatzailea. Makina bat urte ibili da kazetari gisa, eta gaur egun EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button