EMAKUMEAEUSKARA XEDE

“Euskara eta Feminismoa bidelagun” jardunaldiak, azaroan

Joan den azaroan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek, eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean lau mahai-inguru antolatu zituzten, euskara eta feminismoaren inguruan.

Asko dira euskararen eta feminismoaren jiran azken urteotan egin diren gogoeta, ekarpen zein esperientzia interesgarriak, bereziki nabarmentzekoak dira euskalgintzatik zein mugimendu feministatik sortutakoak; esaterako, Euskaraldia bezalako esperientziak, edota gurutzaketa honen baitan Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen haritik sortu diren eztabaidak.
Horiek guztiak mahai gainean jarri, eta partekatzea izan da jardunaldi horren asmoa.

2019an sortutako Euskara eta Generoa batzordea izan da jardunaldiaren zertzelada nagusiak definitu dituena. Horri esker, euskaran zein feminismoan aditu eta aritu diren parte-hartzaileen eskutik gurutzaketa horren inguruko ideia eta ekarpen interesgarriak jaso ahal izan dira azaroko lau astearteetan.

Informazio guztia Emakundek dauka.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button