MUSIKA

“Kooltur ostegunak” zikloan Ezezez taldea

Arrasateko Gaztetxean, eta ostegunero (22:00etan), Kooltur ostegunak zikloaren barruan, kontzertu gogoangarriak antolatzen dituzte.  Otsailean, Gaztetxeko oholtzara, Les Lullies, Muare, EzEzEz, Rüdiger eta Sexpeares taldeak igoko dira.
Les Lullies taldearen rock-and-roll potentea eta Muare taldea ekimenetik pasatu dira jada.

Gaur, hilaren 15, Ezezez talde interesgarria arituko da. Katuzaldia euskarazko disko berria lau haizetara zabaltzen ari dira Ezezez, eta lan horretan reverbs, tronpetak, oihartzunak, autotunea, hits ezkutuak eta ekoizpen bikain bat topatuko dituzue. Bateria anfetaminikoak, melodia ezkutuko gitarrak edo distortsioa duten baxuak entzungo dituzue, eta horri kantariaren ahotsa gehitu behar zaio, kolektiboa, lagunartekoa edo autoezagutza-prozesua ulertzeko duen moduan kantatuz. Katuzaldia lanak beste koxka bat jarri du Euskal Herriko underground panoraman, punkari psikodelia emanez eta bestelako melodiak sortaraziz.

Arrasatetik pasatu ostean, 17an Bermeon izango dira; 22an, Gasteizeko Jimmy Jazzen; eta 23an Ondarrura joango dira. Martxoan Madril eta Bartzelona dituzte zain.

Datorren astean, hilaren 22an, Rüdiger igoko da eszenatokira. Rüdiger musikaria The Dancing King bira egiten ari da. Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektua da Rüdiger. Baketak albo batera utzi eta gitarra soinean hartuta, brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen Before It’s Vanished diskoa argitaratu zuen 2020an.

Azken egunean, 29an, Sexpeares taldearen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button