BERTSOTAN

Iruñean bertso-eskola euskaldun berrientzat

Aurten ere Euskaldun Berrientzako bertso-eskola antolatu du Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak. Aurtengoa laugarren edizioa izango du ekimenak, eta euskara ikasten ari direnek lehenengo urratsak eman ahal izango dituzte bertsogintzan.

Bertsoa.com webgunean irakurri dugunez, aurtengoan bi maila egongo dira. Batean bertso-saio baten nondik norakoak ikasiko dute ikasleek eta bestean, berriz, bertsotan hasiko dira ikasleak. Astean behin egingo dira eskolak, bi orduz.

Kurtsoa urrian hasiko da eta aurre-matrikulazio epea irailaren 25ean itxiko da.
Hemen duzue horren gaineko informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button