Nontzeberri

Gospel zikloak Euskal Herria zeharkatuko du urtarrilera bitartean

Retro Musikak antolatutako 20. Gospel zikloak 40 kontzertu eskainiko ditu urtarrilaren 11ra arte, egun horretan Ispirite taldeak amaiera emango baitio zikloari Zumaian.

Programazioak Euskal Herriko udalerri askotara eramango du gospel estiloa, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako herrietan geldialdiak egingo ditu.

Kartelean gospel panoramako talde nabarmenak bildu dira, besteak beste, Samaria Gospel Singers, Blue Velvet Gospel Singers, Ispirit, Goiko Gela eta The Spolem Girls.

Asteburu honetan hainbat kontzertu izango dituzue. Gaur, abenduaren 19an, 19:00etan, Altzako Tomasene Kultur Etxean, Moon Fields taldeak A Change Is Gonna Come ikuskizuna aurkeztuko du. Emozioz eta itxaropenez betetako musika-bidaia, gospel kantu handiak eta oinarri espiritual sakona duten abestiekin. Lide Hernandok ahotsa jarriko du eta Iñaki Miguelek musika.

Hurrengo egunean, hilak 20, bi kontzertu antolatu dira Zizur Mayor eta Muzkiz herrietan.

Exit mobile version