LITERATURA

Minaberri itzulpen-bekaren III. deialdia

EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekaren III. deialdia antolatu du, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko.

Beka honen helburuak dira itzulpengintza sustatzea, prestakuntza profesionala eskaintzea eta itzulpenen kalitatea zaintzea, irakurzaletasuna ere sustatzeaz batera.

Itzultzaile gazte hasiberriak trebatzeko xedez, 30 urtetik beherako itzultzaileek izango dute itzulpen-bekara aurkezteko aukera, eta mentoretza bat ere aurreikusi da.

Zabalik da hirugarren deialdia, eta Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war obra izango da aurtengo itzulgaia. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da. Beka eskuratzen duen itzultzaileak 3.000 euro jasoko ditu Iruñeko Udaletik, eta Naroa Zubillaga itzultzailearekin jardungo du aurten itzulpen-prozesuan.

Oinarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button