IKUS-ENTZUN

Mikel Zarate, bihotz zabaleko ameslaria

ZinebiNazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdiak Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentala proiektatuko du gaur, azaroak 17, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Arte Ederren Museoan. Josi Sierrak zuzendutako dokumental honetan Mikel Zarate idazlearen figura da ardatza.

Zinebiren Bertoko Begiradak sailaren barruan proiektatuko da Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria filma luzea. Josi Sierra izan da dokumentalaren zuzendaria eta lanean Jon Gonzalez Patiñok animazioak egin ditu, eta bertako musika Mixel Labegerie, Joseba Ibarra eta J.R. Mon Facorro musikagileek jarri dute.

Filmean, familia eta auzokideak, ezagunak eta lagunak, ikaskideak eta lankideak, ikasleak eta irakurleak hartzen dute protagonismoa, izan ere, horiek dira Mikel Zaraten bizitzaren zertzelada interesgarriak aportatzen dituztenak.

“Mikel Zarate Lezaman jaio zen, Txorierrin ikasi zuen eta Derion zein Deustun eman zituen eskolak. Horrela, Bilborantz hurbilduz joan zen, umorea eta luma zorrotza baliatuta hiriburua euskalduntzeko asmoz. Izan ere, hogei urtean bi liburu euskaratu zituen, hiru karrera ikasi, lau literatura-sari irabazi zituen eta hogeita zazpi liburu idatzi: haren aitonak izan zituen iloba kopurua gainditu nahi zuen, antza (ia hogeita hamar)”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu