ESZENA

Gerra Zibila eta Frankismoa bizi zituzten emakumeak

Gerra Zibila eta Frankismoa bizi zituzten emakumeak aldarrikatzen ditu Contado por ellas antzezlanak. Pieza hori gaur berton oholtzaratuko da Arriaga Antzokian, 19:30etatik aurrera. Ikuskizuna Gerra Zibila, gerraostea eta frankismoa bizi izan zuten emakumeei egindako omenaldia da, eta babeslekuetako bizimodua, emakumeen bizitza presondegietan, errepresaliak, hobi komunak, erbestea eta abar ditu hizpide.

Bea Insak erraietatik sortu du ikuskizun hau, “beharraren bulkada sentituz, konpromisotik abiatuta, eta aldi berean, ia betebehar pertsonal batek bultzatuta”. Artistak beharra zuen, Francoren erregimenak ekarri zuena salatzeko, eta horretarako, ondoen menderatzen duen tresna erabili du: antzerkia.

Lan hori egiteko gerra bizi izan zuten emakumeei egindako elkarrizketak eta haiei buruzko dokumentazioa bildu ditu. “Emakume horietako bi Castellonekoak dira, jaio nintzen lekukoak, eta beste biak Bizkaikoak, bizi naizen tokikoak”. Bea Insaren hitzak dira, Contado por ellas (Republicanas y antifranquistas) antzezlanaren egile, zuzendari eta antzezlearenak.

Antzezlanak kritika onak jaso ditu, eta azken Max Sarietan hautagai ere izan zen, Egile Errebelazio Onenaren kategorian, Bea Insak berak pertsonifikatutako hautagaitzan.

Contado por ellas antzezlanak ikusleei zerbait eskatzen die, eta baita batzuetan zuzenean interpelatu ere, zuzenean ikusleekin egiten diren elkarrizketa batzuk ere baitaude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button