ESZENA

Parisetik datorren Maria Donata D'urso Dantzaldian

Koreografoak larruazalaren potentziala esploratzen du, elementu plastiko eta poetiko bezala. Mintz eta ehunen adimen sentsorialari buruz galdetzen dio bere buruari, eta gure epidermisari buruzko ikerketa bat elaboratzen du, hortxe ematen baita barnekoaren eta kanpokoaren arteko zirkulazio gunea.
Izenburuak argiro jasotzen du biologo batzuek egindako lana, zeinak larruazala burmuinaren hedaduratzat hartzen duen.

Sorkuntza berri honen ikerketan egitura dinamiko baten bitartekaritzat jotzen da gorputza. Esandako egitura hodi formako hiru barra metaliko handiz osatua da, eta hari elastiko batzuek lotzen dituzte hirurak. Mugimenduak eta egiturak dinamika berberari erantzuten diote. Tentsioan dagoen gorputz baten aurrean gaudenean keinuaren metafisika baten aurrean aurkitzen gara, eta horrek hipnosi moduko bat sortzen du gugan.
Agertokian arkitektura eran pentsatua den espazio bat ikusten da. Egitura horretaz hitz egiteko, Maria Donata D´Ursok nahiago du dispositibo hitza eszenografia baino, tentsio-kableen eta gorputzaren artean sortzen den elkarreraginaren ideia indartzeko-edo. Hala bada, ez gaitu harritu behar dantzara heldu baino lehen arkitektura ikasi izanak.

Bere lanean bai arkitekturaren domeinutik bai biologiarenetik datozen kontzeptuak baliatzen ditu: alegia, tensegritate kontzeptuak -tentsio eta osotasunaren arteko nahasketa- gure zeluletako mintzen ezaugarrietariko bat deskribatuko luke.

Maria Donata D'Ursorentzat, larruazala oroimenaren gune bat da. Zeinua larruazalean zehar inskribatzen da, gogoz kontra izan arren. Era horretan, oroitzapenen proiekzio mentala bilatzen du eta baita ere hark gorputzaren azalarekin duen lotura. Bere erara, gure oroimena sorrarazten duten osagai eta motibo fisiko eta nerbiosoen partehartzea gorpuzten du.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button