MUSIKA

"Mikel Laboari omenaldia" Lehiaketa

Lehiaketa honetan UPV/EHUko graduko eta gradu-ondoko ikasle guztiek parte har dezakete. Aurkezten diren lanen gaiak Mikel Laboa musikariarekin edo bere obrarekin zerikusia izan behar du, zentzu zabalean.Lehiakide bakoitzak egokitzat jotzen dituen beste ekarpen bidal ditzake.

Edozein generotako lan argitaragabeak onartuko dira (poesia, saiakera, kontaketa, azterlan kritikoa, etab.), nola euskaraz hala gaztelaniaz. Hizkuntza bakoitzerako sari bat egongo da.
Testuak paperean (hiru kopia) eta CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar dira. Ez dago orrialde mugarik.

Irudi modalitatean bi sari egongo dira: bata, arte plastikoetako teknikei lotua (marrazketa, pintura eta eskultura) eta, bestea, ikusizko edo ikus-entzunezko bitartekoak darabiltzaten adierazpen teknikei lotua (argazkigintza, zinema, bideoa, etab.). Lehiaketan ikusizko edo ikus-entzunezko lanen batekin parte hartuz gero, CD-ROM/DVD euskarrian bidaliko da. Ez dago denbora mugarik.

Musika modalitatea Mikel Laboaren abestiren baten bertsioa aurkeztu nahi duten musika talde edo bakarlariei zuzenduta dago. Lana CD-ROM/DVD euskarrian bidali behar da. Ez dago denbora mugarik. Taldeei dagokienez, gutxienez kideen % 50ek UPV/EHUko graduko edo graduondoko ikasleek izan behar dute. Lanak bidaltzerakoan, izenburua eta egilearen izengoitia bakarrik adieraziko dira. Ondorengo helbide hauetako batera bidaliko dira: Arabako Campuseko errektoreordetza. Izardui Komandantea,2,;01005 Vitoria-Gasteiz; Bizkaiko Campuseko errektoreordetza. Sarriena auzoa,z/g; 48940 Leioa; Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza. Julianategi. Arriola ibilbidea, 2; 20018 Donostia.

Lanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidaliko da eta, bertan, ondorengo informazioa adieraziko da: egilearen izena, helbidea, fakultatea edo eskola, NAN zk., telefono zk. eta posta elektronikoko helbidea, eta erabilitako izengoitia. Gutun-azal itxiaren kanpoaldean, Mikel Laboari Omenaldia Lehiaketarako adieraziko da eta, horrekin batera, kasuan kasuko modalitatea.

Lanak, modalitatea edozein dela ere, 2010eko uztailaren 30a baino lehen helarazi behar dira.

1.500 €-ko sariak emango dira adierazitako modalitateetako bakoitzean. Erabakia, apelaezina, errektoreak izendatutako epaimahaiak hartuko du eta 2010eko azaroaren 15ean ezagutaraziko da UPV/EHUren web orriaren bidez.
Sariak 2010eko abenduaren 1ean Mikel Laboaren omenez egingo den ekitaldian banatuko dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.