ESZENA

Clown ikuskizunak ikusgai Bilboko Zorrotza parkean

Bilbok Euskadiko Kaleko Arte Eszenikoen eskaintza nagusia jasoko du maiatzean eta ekainean (eta uztailean, Kalealdia jaialdia dela eta). Hala Bilboko hainbat auzotan makina bat kale ikuskizun ikusi ahal izango dira, tartean, zirkua, clownak, edo magia.

Egitarau hori asteburu honetan abiatuko da Clownen Zorrotzako Lehen Erakustaldiarekin. Jaialdia auzo horretako parke nagusian egingo da asteburu honetan. Arrigorriagako Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean antolatu den egitarauaren barruan, Tearto Teatro konpainia bilbotarrak Diva di Palo. Horas para la historia lana aurkeztuko du larunbatean, 19:00etan. Ordubete beranduago, berriz, Dos Perillas artista madrildarraren txanda izango da, eta bere azken lana aurkeztuko du, Puchero de Circo: akrobazia, orekak, malabareak, eta antzekoak biltzen dituen umorez eta trebeziaz betetako ikuskizuna.

Igandean, 12:00etan abiatuko da programazioa Capicúa konpainiak aurkeztuko duen Cabaret lanarekin: trapezioko trebezia eta oihalak dantzarekin eta magiarekin nahasten dituen aireko zirku ikuskizuna. Ondoren, igandean bertan, 13:30etan, Chacovachi pailazo argentinar ezaguna agertuko da Zorrotzako Parkean, Cuidado. Un payaso malo puede arruinar tu vida ikuskizunarekin. Lan horretan magia, globologia eta idealak nahasten ditu, gizartearen kritika berezia adierazteko.

MBNk bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button