IKUS-ENTZUN

Giza eskubideen aldeko borroka aldarrikatzeko: “Zinexit”

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen XI. Erakusketa antolatzen du. Gaur berton abiatuko da giza eskubideen aldeko borroka indibidual eta kolektiboa aldarrikatzeko ekimen hori.

Jaialdia azaroaren 22tik 26ra bitartean egingo da Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan, 19:30ean, eta sarrera librea izango da. Bost eguneko programazioa eskainiko du zinemaldi horrek, eta film eta dokumentalen emanaldiekin batera, solasaldi interesgarriak izango dira, Maixabel Lasarekin, edota Silvia Venegas zuzendariarekin, Amnistia Internazionaleko, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko (CEAR) eta Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariekin batera.
Gaur, hilak 22, abiatuko da Zinexit jaialdia Nuestras vidas como refugiados en Europa labur dokumentalarekin. 2020ko Goya sarietan film labur onenaren saria irabazi zuen lan horrek. “Hamabost minututan, Silvia Venegas zuzendariak gerratik ihes egin eta Europan babesa bilatu duten milioi bat adingabe ingururen errealitatera hurbilduko gaitu”.

Aipatutakoaz gain, eta programazioaren barruan Paris Stalingrad filmaren estreinaldia; La leyenda negra, Zinegoaken 2021eko Jaialdiko Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria; The Cave, zinemako hainbat jaialditan sari asko jasotakoa eta Oscarretarako izendatua 2020an; eta oraintsu estreinatutako Maixabel filma ikusiko dira egunotan.
Gainera, azaroaren 26an, zinemaren historian gerraren aurka egin den film onenetako bat, 1957an Stanley Kubrickek zuzendutakoa, ikusi ahalko da: Senderos de Gloria.

Aurten ere, Zinexit Eskola saila izango da berriz eta Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Arloarekin batera, IrudiBERRIA elkarteak Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka antolatutako Bosa! ekimena hartuko du.

Informazio guztia: Zinexit

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button